Codex Calixtinus

Codex Calixtinus
Codex Calixtinus, 4. orr., Done Jakue apostolua.
Datuak
Idazlea (XII. mendea)
GeneroaBidaia Gida
Jatorrizko izenburuaCodex Calixtinus
HizkuntzaLatina
HerrialdeaDone Jakue bidea
Euskaraz
IzenburuaKalistoren Kodea

Codex Calixtinus (euskaraz Kalistoren Kodexa) edota Liber Sancti Iacobi (Jakueren Liburu Santua) XII. mendearen erdialdean idatzi eskuizkribu argiztatu bat da. Latinez idatzia dago. Garai hartako erromesek Santiago de Compostela hirira iristeko asmoz jarraitzen zuten Done Jakue bidearen bidaia gida bat da, bertan aholkuak, ibilbidearen deskribapenak, bai eta artelanen eta Done Jakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako herriena ere (euskaldunak barne). Done Jakue apostoluaren loturiko sermoiak, mirariak eta testu elizkoiak ere baditu.[1]

Bertan ageri da, V. liburuan, euskarazko lehenengo hiztegitxoa. Ez da euskarazko idatzizko lehen agerpena (zaharragoak dira emilianotar glosak edo erromatar garaiko izen bereziak), baina bai lehen hitz zerrenda, ordainekin emandako hiztegitxo txiki bat; bidaietarako gaur egunean egiten direnen antzekoa. Izan ere, nolabait funtzio hori du testuak, ustez idazleek eginiko bidea, Donejakue bidearen deskribapen batean datorrena (Iter pro peregrinis ad Compostellam). Azken aldian, zenbait adituk Compostelako Katedralaren Eskolan talde lanean ondu zela azaldu dute, baztertuz halaber Aymeric Picaud batek bidaia hori egingo zuenik.

Santiago de Compostelako katedralean gordeta dago nahiz eta 2011ko uztailaren 5ean lapurtua izan.[2][3] 2012ko uda hasieran poliziak eskuizkribua Milladoiro herrian errekuperatu zuen.[4]

  1. Asirón Sáez, Joseba; Altzueta, Martin. (2014). Euskal Herriko historia ilustratua. 1, Historiaurretik Erromanizaziora. Txalaparta, 36-37 or. ISBN 978-84-16350-00-1. PMC 920313617. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. 'Codex Calixtinus'a lapurtu dute Santiagoko katedraletik[Betiko hautsitako esteka] eitb.eus webgunean
  3. Robo del siglo: desaparece el Códice Calixtino de la Catedral de Santiago El Correo Gallego egunkariaren webgunean
  4. http://cultura.elpais.com/cultura/2012/07/04/actualidad/1341408469_649818.html

Developed by StudentB